domingo, 20 de noviembre de 2011

Organuluak



Kloroplastoak



Kloroplastoak fotosintesia egiten duten organuluak dira eta bakarrik landare zeluletan aurkitu daitezke. Kolore berdea dute klorofila dela eta.

Anatomia

kloroplastoen egitura mitokondrien antzekoa da, baino mintz bat gehiago eta tamaina handiagoa du. Hiru mintz ditu, barnekoa, kanpokoa eta tilakoidala.

- Kanpo mintza: oso iragankorra da porinei esker.

- Barne mintza: ez da aurrekoa bezain iragankorra. Mintz honek zehazten duen eremuari estroma deitzen zaio eta bertan erribosomak, ADN kopiak, ARN mota desberdinak, almidoi granuluak eta lipido tantak aurki ditzakegu.

- Mintz tilakoidala: tilakoide izeneko besikulaz osaturik dagoen mintza da. Tilakoide multzoei grana deitzen zaie. Mintz hau eguzki energia hartzeaz arduratzen da, tilakoideek barnean duten klorofilaz eta beste pigmentu batzuetaz  baliatuz. Fotosistemak mintz honen unitateak dira eta bertan argi fasea ematen da.

Fisiologia

Funtzio nagusia fotosintesia da eta bi etapatan banatu daiteke: argi fasea eta fase iluna.

- Argi fasea: klorofilak argi energia hartzen du eta molekularen kanpoko elektroiei transmititzen zaie energia. Elektroiak molekulatik ihes egiten dute eta tilakoideetan ematen den elektroien garraio katean sartzen dira kloroplastoen barnean korronte elektriko mota bat sortuz. Energia hau ATPa eta NADPHa sintetizatzeko erabiltzen da, ondoren Calvinen zikloa bete ahal izateko, hau da, azukreak lortzeko eta beraiekin sakarosa eta almidoia sortzeko. Argi fasean oxigenoa kanporatzen da atmosferara uraren oxidazioa dela eta.

- Fase iluna: ez du behar argi efekturik, horregatik du izen hori. Estroman ematen da,hau da, barne mintzak zehazten duen eremuan. Fase honetan argi fasean lortutako ATP eta NADHP energia motak materia inorganikoaren bidez materia organikoa sintetizatzeko erabiltzen dira. Materia organikoa sortzeko erabiltzen diren molekula inorganikoak karbono dioxidoa, nitratoak, nitritoak eta sulfatoak dira. Molekula organikoak lortzeko ematen den prozesua Calvinen zikloa deitzen da eta fotosintesiaren karbono dioxidoaren finkapenean datza.



Erretikulu endoplasmatikoa



Tutu lauez eta sakuluz osaturiko sare moduan egituratua dagoen organulua da. Proteinen sintesiarekin, lipidoen metabolismoarekin eta esteroideen metabolismoarekin erlazionaturik dago. Proteinen garraioaz ere arduratzen da. Erretikulu endoplasmatikoan bi alde bereizten dira, zimurtsua eta leuna.

Erretikulu endoplasmatiko zimurtsua

Anatomia

Mintz babesle batez eta barruko barrunbe batez osaturik dago. Barrunbean sakuluak eta tutu lauak ditu, askotan loturik daudenak. Mintzak entzima asko ditu eta kanpoaldea erribosomaz josita du, horrek ematen dizkio zimurdurak eta izenaren jatorria erretikuluari. Erretikulu endoplasmatiko zimurtsuaren mintzak nukleoa inguratzen dute, beraz, mintz nuklearra osatzen du ere.

Fisiologia

Bere funtzio nagusia mintzeko erribosomek sintetizaturiko proteinak gordetzea eta garraiatzea da. Beste funtzio garrantzitsu bat proteinek glikosilazioa du, hau da, oligosakarido bat eta proteina bat elkartzea.

Erretikulu endoplasmatiko leuna

Anatomia

Zimurtsuaren forma eta egitura oso antzekoa da, baino honek ez du erribosomik mintzaren kanpoaldean. Batzutan, erretikulu zimurtsuaren eta leunaren elementuen arteko konexioak daude. Organulu hau oso ugaria da metabolismoan espezializaturiko zeluletan, zelula desintoxikatzaileetan eta muskuluetan.

Fisiologia

4 funtzio ditu:

- Gibeleko zeluletan dauden erretikulu leunak, glukogenoaren sintesian eta zenbait substantzia toxikoren desintoxikazioan parte hartzen dute.

- proteinen alde lipidikoa sintetizatzen du, eta ondoren, proteina horiek jariatu egiten dira.

- hestean, digestioaren ondoren zelulek xurgatzen dituzten triglizeridoen bersintesian eta prestaketan hartzen du parte.

- Muskulu zuntz ildaskatuetan, erretikulu leuna asko garatzen da eta muskuluak ondo funtzionatzea ahalbidetzen du, Ca++ ponpari esker.



Zitoplasma



Zitoplasma zelula eukariotikoa osatzen duten organuluetako konplexuena eta handienetakoa da. Egitura asko ditu eta zelularen funtzio gehienetan hartzen du parte, elikaduran batez ere. Zitoplasma bi zatitan bana ditzakegu: organulu multzoan eta zitosola izeneko masa jariakorrean. Zitosola zitoeskeletoaz, zentrioloez, zilioez eta flageloz osaturik dago. Gainera zitosola prozesu metaboliko askoren funtsezko substantzia da. Zitoplasmaren funtzioa organuluei ostatua ematea eta funtzioak betetzera laguntzen die. Bi zatitan bana daiteke: bat, zelularen mintzetik gertu dagoen zitoplasma(ektoplasma)gelatinakara, eta bi, barnealdeko zitoplasma arina(endoplasma), organuluak aurkitzen diren lekua.



Golgiren aparatua



Erretikulu endoplasmatikoaren antzekoa da, nukleoa inguratzen du ere eta sare moduan dago antolatuta. Erretikulu zimurtsuarekin, lisosomekin eta mintz plasmatikoarekin lotuta dago.

Anatomia

Bi elementuz osaturik dago zisternaz eta besikulaz. Zisternak zakuak bezalakoak dira eta multzotan antolatzen dira, diktosoma izena hartuz. Zelula bateko diktosoma kopurua oso aldakorra da baino orokorrean 20 inguru izaten dituzte. Golgiren aparatuaren barnealdea erretikulu endoplasmatiko zimurtsuarekin loturik dago, erretikulutik Gogiren aparatura landutako materiala besikulen bidez pasatzeko. Kanpoaldea aldiz mintz plasmatikoarekin loturik dago eta zisternetan sortutako jariatuko de materiala besikuletan sartuta bertara pasatzen dira, ondoren kanporatzeko edo jariatuak izateko.

Fisiologia

Zelulan ematen diren 4 prozesu hauetan hartzen du parte:

- Proteinen eta glikoproteinen jariaketan: proteinak erretikulu zimurtsuan sintetizatzen dira eta ondoren Golgiren aparatura pasatzen dira besikuletan sartuta. Golgiren aparatuko zisternetan jariatuko den materiala duten bakuolak sortzen dira eta ondoren kanporatu egiten dira mintz plasmatikoaren laguntzaz.

- Lisosomen eraketan.

- Substantzien jariaketan: landaren zelulen pareta zelularra eratzeko.

- Mintz berrien eraketan.



Zitoeskeletoa



Anatomia

Tutu eta hari forma duten osagaiez osaturik dago eta zitoplasma osotik zabaltzen da sare moduan antolatuta. Zitoplasmaren osagaiak proteinaz osatutako mikrotubuluak, aktina harizpiak eta bitarteko harizpiak dira.

Fisiologia

funtzio nagusia zelulari forma eta sendotasuna ematea du. Baino zitoeskeletoaren osagaiek, hau da, mikrotubuluek, aktina harizpiek eta bitarteko harizpiek, funtzio ugari dituzte, batez ere mugimenduarekin erlazionaturik, adibidez flageloetan.



Lisosomak



Oso egitura sinplea dute, mintz batez babesturik dauden besikula txikiak dira, barnean hidrolasa entzimak gordetzen dituztenak zelula barneko digestioa egiteko.





Zentrioloak



Anatomia

Binaka egon ohi dira zeluletan. Forma zilindriko bat osatzen duten hirunaka kokaturiko 9 mikrotubuluz osaturik daude. Mikrotubuluak tubulina izeneko protoharizpiez osatuta dago. Zentriolo bikoteak elkarturik daude eta diplosoma izeneko multzoak osatzen dituzte.

Fisiologia

Zentrioloek autougaltzeko ahalmena dute. Hori ugalketa zelularraren hasieran gertatzen da, mitosian eta meiosian kromosomen kromatidak banantzen dituztenean.





Bakuolak



Mintz batez babestutako poltsa handiak dira eta beraien funtzioa erreserbakoa da, ura edo beste produktu batzuk gordetzen dituzte. Landare zeluletan oso handiak dira, baino animali zelula batzuetan ez daude eta beste batzuetan oso txikiak dira.



Pareta zelularra



Anatomia

Zelulosazko mikrozuntzez osatuta dago. Mikrozuntz hauek substantzia amorfo batean murgilduta daude. Pareta zelularra formazio berezi batzuez zeharkatuta dago, punteadunez alegia. Beraien bitartez lortzen da beste zelulekiko harremana.

Fisiologia

Zelulari sendotasuna eta babesa ematen dio.

No hay comentarios:

Publicar un comentario