Bihotza
Zirkulazio aparatuko organorik (muskulutsua) garrantzitsuena da, motorra alegia, eta toraxean kokatzen da. Egitura konikoa du eta hiru geruzaz dago osaturik, endokardio, miokardio eta perikardioaz hain zuzen ere. Bere tamaina ukabila baino pixka bat handiagoa da eta gutxi gora behera 400g pisatzen du. Pertsona baten bizitza osoan, bihotzak 3.500 milioi aldiz baino gehiago ponpatzen du odola, eta egunero 100.000 bat aldiz, hau da 7.500 litro gutxi gora behera. Barrunbea lau zatitan banatua du, bi aurikulatan eta bi bentrikulutan, zirkulazioko bide nagusiak erlazionatzen dituztenak.
Anatomia
Lau barrunbe ditu eta bakoitza bena edo arteria batekin konektaturik dago:
- Eskuineko aurikula: kaba benarekin eta eskuineko bentrikuluarekin konektaturik dago.
- Eskuineko bentrikulua: eskuineko aurikularekin eta birika arteriarekin konektaturik dago.
- Ezkerreko aurikula: birika benarekin eta ezkerreko bentrikuluarekin konektaturik dago.
- Ezkerreko bentrikulua: ezkerreko aurikularekin eta aorta arteriarekin konektaturik dago.
Bihotza biriken artean, bularraren erdialdean, esternoiaren atzealdean eta pixka bat ezkerraldean kokatzen dat zehazki. Lehen aipatu dudan bezala, hiru kapaz osaturik dago:
- Perikardioa: 2 kapa dituen mintz babesle bat da. Bihotza beste organoetatik banantzen ditu, poltsa bat izango balitz bezala eta baso nagusien sustraietaraino hedatzen da. Bi partetan bana daiteke, perikardio serosoan eta zuntz perikardioan. Zuntz edo kanpo perikardioak bihotza inguruko organoetara lotzen du. Kanpo perikardioa edo perikardio serosoa bi kapatan banatzen da, errai-perikardioan eta perikardio – parietalean, azken hau aurrekoaren gainean kokatzen da, eta beraien artean perikardioaren barrunbea aurkitze da. Barrunbe horretan perikardio serosoak ekoizten duen likido perikardikoa dago, bihotza infekzioetatik babesten duena.
- Miokardioa: bihotzaren kaparik garrantzitsuena da, bada, muskulu bat da eta odola ponpatzeaz arduratzen da kontrakzioaren bidez. Kapilarez inguraturik dago. muskulu hau ia guztiz inboluntarioa eta miogenikoa da. Nerbioekin lotura handia du, elektrizitatea eroaten du eta bihotzaren erritmoa gorputzaren aktibitatearekin batera doa, nerbio sistema autonomoaren bidez.
- Endokardioa: bihotza barrutik babesten duen mintza da. Aurikulak eta bentrikuluak estaltzen ditu eta aurikulatan lodiagoa da. Zelula endotelialez eta ehun konektiboaz osaturik dago.
Aurikuletatik bentrikuluetara, bihotzetik aorta arteriara eta bihotzetik birika arteriara zehazki behar den odol kopurua pasatzeko, hau da, gehiegi ez pasatzeko, eta odola noranzko bakarrean joateko, balbula batzuk aurkitzen dira. Bi motatakoak dira balbula hauek: