MITOKONDRIAK
- Anatomia: mitokondriak bi mintz dituzte, kanpokoa eta barnekoa. Kanpokoa bietatik iragazkorrena da, ioi eta molekula txikiei pasatzen uzten die eta (ATP). Barneko mintzak gandor mitokondrial izeneko tolesturak ditu, eta bertan ATP-aren eraketa gauzatzen duten entzimak daude. Mitokondiak badute ere barne mintzaren barruan dagoen matrize izeneko espazioa bat, likido egoeran dagoena. ADN, ARN eta erribosomak dituzte ere, horregatik esaten da zelula barnera iritsi baino lehen zelula bat izan zitekeela. Zelularen kokapena kontuan izanda mitokondria kopurua alda daiteke.
- Fisiologia: mitokondriak zelularentzako beharrezko energia sortzen dute, ATP izenekoa, bizi funtzioak bete ahal izateko. Arnasketa zelularra du izena energia lortzeko prozesu honek eta oxigena eta glukosa CO2, H2O eta energian bihurtzean datza. Mitokondriak proteinak beraien kabuz sintetizatzeko gai diren organulu bakarrak dira.